Aurkezpena

 

Asilo-eskubidea eskubide ekonomikoen, sozialen, kulturalen eta ingurumenekoen urratzeen aurrean.

1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean bost eskubide-kategoria ezartzen dira, aitorpen- eta babes-maila bera dutenak: eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Hala eta guztiz ere, hierarkia bat ezartzen du Nazioarteko Zuzenbidean nagusi den ikuspegiak, eta besteek ez duten babes-maila ematen die eskubide zibilei eta politikoei. CEAR-Euskadin ikusten ari gara nola, globalizazio neoliberalaren testuinguruan, behartutako lekualdaketek gero eta zerikusi handiagoa duten pertsonen eta herrien eskubide ekonomikoen, sozialen, kulturalen eta ingurumenekoen eskubideen urratzearekin. Migrazio-mugimenduen arrazoiak aztertzeko analisietan eta ingurumen-errefuxiatuen inguruko eztabaidetan oharkabean geratzen ari diren kontu batzuk azaleratu nahi ditugu guk: zer-nolako eragina duten erauzketa-industriek, bioerregaiak sortzeko monolaborantza-lurrek eta presa handiek lekualdaketetan. Testuinguru askotan pertsonak ez dira lekuz aldatzen indarkeria dagoelako, besteek indarkeria baliatzen dutelako baizik pertsona horiek lekuz aldarazteko eta euren lurraldeaz jabetzeko. Guretzat kezkagarria da errealitate horrek islarik ez izatea ingurumen-errefuxiatuen inguruko azken eztabaidetan, eztabaida horiek batik bat klimaren aldaketara mugatzen baitira; eta kezkagarria da horrek islarik ez izatea pertsona errefuxiatuaren esanahiari buruzko ikuspegi klasikoan ere.

Aipagarriak

Susurros del Magdalena

 

 Besteargitalpen batzuk

WordPress theme: Kippis 1.15