Ikerkuntza-lanaren ondoriozko gida elektronikoa kontsulta-tresna praktikoa da, jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren iturriak sistematizatzen dituena; arreta berezia jarri da, emakumeen eta LGTTBI pertsonen egoeran.
Asilo-prozeduretan esku hartzen duten giza eskubideen aldeko eta justiziaren arloko eragileei zuzenduta egon arren, tresna baliagarria da, halaber, emakumeek eta LGTTBI pertsonek haien jatorriko herrialdeetan jasaten dituzten jazarpen-egoerez sentsibilizatzeko eta egoera horiek salatzeko, erreferentzia-iturriak zehaztuz.
Zer aurkituko duzu gida honetan?
Gida ongi bereizitako bi ataletan dago antolatuta:
- Bata, genero-arrazoiengatiko jazarpenari eta asilo-eskubideari buruzko informazio teorikoa, eta jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren (COI) nazioarteko estandarrak.
- Eta bestea, jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren iturrien bilatzailea. Kontsultarako baliabideak lau bilaketa-aukera ditu:
- Gaiaren arabera
- Emakumeak
- LGTTBI pertsonak
- Orokorra
- Kategoriak
- Gobernuz kanpoko erakundeak
- Gobernu-erakundeak
- Nazio Batuak
- Europar Batasuneko erakundeak
- Gobernu arteko erakundeak
- Nazioarteko erakunde ekonomikoak
- Unibertsitateak
- Jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren (COI) bilatzaileak
- Legedi-bilatzaileak
- Denak
- Eremuak
- Afrika
- Asia
- Amerika
- Europa
- Orokorra
- Hitzen araberako bilatzaileak