Ingelesez, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri.
Gaur egun 43 zenbaki ditu. Bakoitzak gai nagusi bat jorratzen du. ‘RMF on line’ erlaitzean sakatuta, gai horiek guztiak aurki ditzakegu. 42. zenbakiak sexu-joerari eta genero-identitateari heltzen dio batetik, eta behartutako migratzaileen babesari bestetik, LGTTBI pertsonekin zerikusia duten hogei artikulu baino gehiagorekin.
Azpimarratzekoa da, halaber, 2007ko urtarrilean argitaratu zen 27. zenbakiak honako gai hau jorratu zuela: sexu-indarkeria, gerra-arma eta bakerako oztopoa. 2000ko abenduan argitaratutako 9. zenbakiak, berriz, honako gai hau jorratu zuen: generoa eta desplazamendua.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.