Jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren ikerketa egingo dugu, oso garrantzitsua baita genero-arrazoiengatiko asilo-eskaeren euskarri modura, eta beraz, baita arrazoi horiengatik jazartzen dituzten pertsonak errefuxiatutzat aitortzeko ere.
Horretarako, nazioarteko erakundeen eta gai horretan aditu diren erakundeen laguntza izan dugu: Hungariako Helsinki Batzordea, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa (ACNUR), European Council on Refugees and Exiles (ECRE), Women’s Link Worldwide eta Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR). Horrez gain, zenbait informazio Asilorako eta Babeserako Bulegoaren bidez (OAR) egiaztatu da.