Munduko Bankuaren Taldea

Ingelesez, espainolez, frantsesez, arabieraz eta txineraz dago eskuragarri.
Munduko Bankuak darabiltzan adierazleak argitaratzen ditu. Hainbat gairen arabera antolatzen dira: Nekazaritza eta landa-garapena, klima-aldaketa, zientzia eta teknologia, gizarte-garapena, hiri-garapena, kanpo-zorra, ekonomia eta hazkundea, hezkuntza, laguntzaren efikazia, energia eta meatzaritza, generoa, azpiegitura, ingurumena, pobrezia, osasuna, finantza-sektorea, sektore pribatua, sektore publikoa, eta lana eta gizarte-babesa.
Informazio hori lortzeko zenbait modu daude. a) Herrialdearen, gaiaren eta adierazlearen arabera bilatzea, eta hitzaren arabera bilatzea; d) Ingelesez bakarrik jasota dagoen datu-katalogoaren bidez bilatzea; gaiaren, estaldura ekonomikoaren, aldizkakotasunaren eta sarbide motaren arabera egin daitezke bilaketak; c) Genero-gaiei buruzko datuak biltzen dituen GénerStat bidez bilatzea.

Honi buruz...

Muturreko pobrezia deuseztatzea eta oparotasun partekatua sustatzea dira Munduko Bankuaren Taldearen helburuak.