Ingelesez dago eskuragarri.
Argitalpenen atala honako hauetan antolatzen da, besteak beste: Giza Eskubideei eta demokraziari emandako laguntzei buruzko erregistroak (2002tik 2006ra bitarte; erregistro bakoitza eskualdez eskualde antolatu da), giza eskubideei buruzko txostenak (1999tik, erregistro bakoitza herrialde eta eskualdeen arabera antolatu da), nazioarteko erlijio-askatasuna (2001etik, erregistro bakoitza herrialde eta eskualdeen arabera antolatu da), pertsonen salerosketa (2001etik, erregistro bakoitza herrialdeen arabera antolatu da), Estatu Batuek Torturaren aurkako Batzordeari aldian-aldian helarazten dioten txostena, eskubide zibil eta politikoen nazioarteko itunari buruzko txostena, prentsa-komunikazioak.
Gai bakoitzean sartu ahala, informazioa aurkitzen dugu PDF eta HTML formatuan, eta txostena eskuragarri dagoen hizkuntzan.
Parte hartu
Web orrialde hau, kontsulta tresna bizi bat da. Iturri berriak ezartzeko eta zahar geratu diren loturak berrizteko lan egiten dugu. Edozein idea berri ongi etorria izango da. Iturri berri bat edo beraren adaketa bat proposatzeko formulario hau betzea nahikoa da.