Escola de Cultura de Pau (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)

Ingelesez, espainolez eta katalanez dago eskuragarri.
Argitalpenen erlaitzak datu-basearen lotura dakar, eta azken hori hiru kategoriatan zabaltzen da: gatazka armatuak, tentsioak eta bake-prozesuak. Kategoria bakoitzak herrialde-zerrenda bat dakar, eskualdez eskualdekoa: Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Ekialde Ertaina.
Tentsioen eta bake-prozesuen kategorietan, herrialdeari buruzko laburpena, jatorria, urtez urteko bilakaera eta informazio orokorra aurki ditzakegu (biztanleria, demografia, giza garapeneko indizea, gastu militarra, hizkuntzak, erlijioa eta abar).
Gatazka armatuen kategoriak, aurreko kategorietako informazioaz gain, bi azpiatal biltzen ditu: generoa eta berrien artxiboa. Generoari buruzko atalean, gatazka armatuek emakumeei eragindako inpaktuari buruz irakur dezakegu, baita emakumeek bakegintzan duten parte-hartzeari buruz ere. Legeetan eta lotutako kasuetan ere sar gaitezke.
Berrien artxiboan bilatzaile bat dago, eta horrek aukera ematen du informazioa herrialdeen, kontinenteen, erakundeen eta arlo tematikoen arabera lortzeko.

Honi buruz...

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoari atxikia, bake-kulturaren, giza eskubideen, bake-gatazka eta bake-prozesuak aztertzearen, bakerako hezkuntzaren, desarmearen eta gatazka armatuen prebentzioaren alde dihardu lanean.