Gabetzearen aurka

Behartutako lekualdatzea eta Nazioz gaindiko Enpresak .

Txostengileak:

RAQUEL CELIS: Kazetaria, CEAR-Euskadiren Gabetzearen Aurka liburuaren eginkidea, CEAR-Euskadiren Intzidentzia eta Gizarte Partaidetza taldeko koordinatzailea.

ANE GARAY: Zientzia Politiko eta Administraziokoetan lizentziatua (UPV/EHU) eta OMAL-Paz con Dignidad- elkarteko oraingo arduraduna Euskadin; elkartean nazioz gaindiko enpresei, elkarlanari eta giza eskubideei buruzko sentsibilizazio-lanak, sareak eta ikerketak egiten ditu. . .

Ekuadorren kasua

Txostengileak:

CARLOS BERISTAIN: Ikerlaria eta unibertsitateko irakaslea. Gutxienez 20 urtez, gatazkan dauden hainbat herrialdetako indarkeria eta gerraren biktimen ondorio psikosozialak aztertu ditu. Ebaluazioak eta peritu-lanak egiten ditu Giza Eskubideen aldeko Amerikarteko Auzitegiarentzat, eta koordinatzailea izan zen Texacoren petrolio-ustiategiek Ekuadorreko Amazonasko komunitateetan eragiten duten Inpaktu psikosozialari buruzko azterketan.

CAROLINA VALLADARES: Ekuadorreko Unibertsitate Katolikoko soziologoa. Ekuadorreko Amazonasko petrolio-ustiapenak duen eraginari buruzko azterlan batzuetan parte hartu du. Acción Ecológica elkartean egiten du lan, eta Reparación Integral Clínica Ambiental delako proiektua koordinatzen du Sucumbíosko probintzian. . .

Aukerak lotze

Txostengilea:

JUAN HERNANDEZ ZUBIZARRETA: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra. Enpresa transnazionalei buruz eta horiek globalizazio neoliberalarekin eta nazioarteko justiziarekin duten erlazioari buruz ikertzen eta idazten du, eta Herrien Auzitegi Iraunkorrean hainbat rol betez parte hartu du.

 

WordPress theme: Kippis 1.15