Migrazio kolonbiarra Euskadin: Nahitakoa ala behartua?
Blog Archives
Migrazioa edo lekualdatze behartua?
Ongietorria: MIGRAZIOA EDO LEKUALDATZE BEHARTUA? Biztanle-mugimenduen arrazoiak eztabaidagai.
- Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
- Xabier Aierdi, Begirune, Eusko Jaurlaritzako gizarte-politikako aholkularia.
-Patricia Bárcena, CEAR-Euskadiko zuzendaria.
Susurros del Magdalena. Garapen-proiektuen eragina lekualdatze behartuetan. El Quimbo-n gertatutakoa.
-Alejandro Pulido, ikerlaria (Kolonbia).
- Raquel Celis, CEAR-Euskadiko Eragin eta Partze-hartze Sozialeko koordinatzailea
Moderatzailea: Jon Solaguren (CEAR-Euskadi)
Teoriatik praktikara: Tresnak eta emaitzak.
- Maite Fouassier, Ikuspegiko soziologoa.
- Leire Lasa, CEAR-Euskadiko Eragin eta Partze-hartze Sozialeko partaidea
- Xabier Aierdi, Begirune, Eusko Jaurlaritzako gizarte-politikako aholkularia.
Bizitza gabetzearen aurrean: Esperientziak eta erresistentziak.
- José Goyes, giza eskubideen defendatzailea (Kolonbia).
- Mahib Ndiaye, giza eskubideen defendatzailea (Senegal).
Moderatzailea: Elena Valverde (CEAR-Euskadi).
Debateari berriro helduz.
- Raquel Celis (CEAR-Euskadi).
Europa harreragilea? Pertsonen nazioarteko babesa lortzeko erronkak.
- Francisco Ortiz, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa Babesteko Unitatearen Arduraduna (ACNUR).
- Joana Abrisketa, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko irakaslea.
- Arsenio Cores, CEAReko abokatua.
Moderatzailea: Patricia Bárcena (CEAR-Euskadi).
Enpresa transnazionalen fiskalizazioa: Treaty Alliance kanpaina.
- Erika González, Observatorio de Multinacionales de América Latina (OMAL) erakundeko ikerlaria.
- Juan Hernández, Hegoako irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
Moderatzailea: Paula Castro (CEAR-Euskadi).
Desazkundea: Garapen-ereduaren alternatiba.
- Carlos Taibo, idazlea eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea.
Moderatzailea: Tinixara Guanche (CEAR-Euskadi).
Amaiera. Amazonas, gizadiaren ondare. Izaki guztiak libre. Da Silva, Toly artistaren pintzeletan
Migrazioa edo lekualdatzea
- AIERDI, Xabier eta CELIS, Raquel (CEAR-Euskadi). (Bilbo, 2015): Migrazio edo lekualdatze behartua? Biztanle mugimenduen arrazoiak eztabaidagai. Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideei buruzko Koadernoak.
Behartutako lekualdatzeen birkontzeptualizazio baterantz egitea izan da ikerlan honen helburua: behartutako lekualdatzeen jatorriko eskubide zibilen eta politikoen urratzeak ez ezik ingurumen-degradazioa eta eskubide ekonomikoen eta sozialen urratze larri, iraunkor edo sistematikoa ere aintzat hartuko dituen kontzeptu zabal bat proposatzeko lanean ari gara. Ikuspegirekin elkarlanean, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen tresnak aztertu ditugu, migrazioen azterketatik planteatzen den ikuspegia berrikusi dugu, eta elkarrizketa mamitsuak izan ditugu espainiar estatuko eta Kolonbiako adituekin.
- Migrazio kolonbiarra Euskadin: Nahitakoa ala behartua? Laburpen Betearazlea
Lan horrek Euskal Herrian bizi diren kolonbiarren artean oharkabean gertatutako lekualdatze beharturik ba ote dagoen azaleratzea izan du helburu: Euskal Herrian bizi diren kolonbiarren migrazio-mugimendua eragin zuten egoeren identifikazioa eta definizioa, ezkutuko lekualdatze behartuen kasuei agerikotasuna emanez. Ikuspegirekin elkarlanean, galdetegi bat helarazi zaie Euskal Herrian bizi diren 400 emakume eta gizon kolonbiarri.
- PULIDO, Alejo. Magdalena ibaiaren murmurioak. Megaproiektuek eragiten dituzten lekualdatze behartuak. CEAR-Euskadi. (Bilbo, 2014).
Lekualdatze behartuen alorreko garapen-proiektu handi baten eraginaren azterketa. El Quimboko (Huila, Magdalena ibaia, Kolonbia) zentral hidroelektrikoak herritar arrantzaleen artean eta arrantzari atxikiriko beste lanbideetan ari direnenengan dituen eraginak eta haien erresistentzia prozesuak ezagutzeko azterlana egin du Alejandro Pulido ikerlari kolonbiarrak. Kaltetutako pertsonekin, ekintzaileekin eta fenomeno horiek aztertzen dituzten beste erakundeekin eta adituekin adostuta, presa handiak eragindako lekualdatze behartuei eta alde honetan gertatutako gizarte- eta demografia-aldaketa garrantzitsuei buruzko konklusioak lortu dira.
Gai hauei buruzko argitalpen gehiago honako estekan.
Migrazioa edo lekualdatzea
Biztanleriaren mugimenduen arrazoiak eztabaidagai
“Erregimen autoritarioetan indarkeriaren eduki ekonomikoa estaltzen da, erregimen formalki demokratikoetan ekonomiaren eduki indarkeriazkoa estaltzen den artean”.
Bertolt Brecht
Hiru kezka handitan du iturburua lan honek:
- Egun Europan, eta bereziki estatu espainiarrean, asilo-eskubidea interpretatzeko garaian nagusitu den gogo-hertsikeria: nor den pertsona errefuxiatua.
- Babes bila etortzen direnak etorkintzat hartzea: ‘migrazio ekonomikoa’ deituan ezkutatzen dira biztanleen mugimendu behartu asko eta asko; ‘nahitako’ migrazioa bide da, eta ‘erakartzeko’ parametroetatik aztertzen da, eta ez ‘uxatzeko’ parametroetatik (egozteko ondorioekin).
- Eredu estraktibistaren eragina Hegoalde globaleko pertsonen eta komunitateen bizimoduen desagerpenean eta beren lekualdaketan.
Behartutako lekualdaketa zehazten duten elementuen zehaztapen inklusiboago eta integralago baterantz egiteko urrats batzuk egiteko erabakia hartu genuen historikoki diskriminatu egin den ikuspegi bat, eskubide ekonomikoena, sozialena, kulturalena eta ingurumenekoena kontuan harturik, eta asilo-eskubidea eskubide politikoen urratzera mugatutako babes-mekanismoa delako interpretazioa deseginik.
ABIARAZTEKO PREMISAK
- Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen esparruan ez dira eskubide ekonomikoen, sozialen eta kulturalen urratze larri edo sistematiko edo iraunkorrak ez eta ingurumen-degradazioa (aipatu eskubideetan ondorioak baititu) ezagutzen behartutako lekualdaketaren arrazoi gisa.
- 2. Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Hitzarmenaren babesean lekurik ez duen pertsona da migratzailea, nahiz eta haren lekualdaketa behartua izan litekeen lurralde eta nazioarteko beste tresna batzuek finkatutako premisen arabera.
Migrazio ekonomikoa eta behartutako lekualdaketa bereiziko dituen muga izan litekeenari buruzko gogoetari zabaldu nahi dizkiogu ateak.
Migrazio ekonomikoaren izenaren gibelaldean behartutako lekualdaketa ezkutatzen ote den jakin nahi dugu, eta nola bereizi egitura-indarkeria edo jazarpena irudikatuko ez luketen beste hertsatze eredu batzuen indar egozleak.
Kolonbia eredu hartuta
Saiakera honetan eta proiektu honen esparruan bideratutako ikerlan osoan Kolonbiako kasua aukeratu dugu, izan ere kasu paradigmatikoa da besteak beste honako elementu hauengatik:
- Luzaroan izan zen estatu espainiarrera nazioarteko babes bila iristen ziren pertsona errefuxiatuen jatorriko herrialde nagusia.
- Pertsona askoren heriotza eta desagertzea eragin duen gatazka armatu historikoa, soziala eta politikoa bizi du, eta testu honen garapenean azalduko dugun bezala, erabat eraldatu da, baliabide naturalak eskuratzeko borroka bihurtu da gatazkaren muin.
- Une honetan bost milioi lagun baino gehiago daude Kolonbian barne-lekualdatzeko egoeran. Siriaren ondoren, lekualdatutako biztanle gehien dituen bigarren herrialdea da munduan.
- Europak eta Espainiak oso maite dute Kolonbia enpresa-inbertsioak egiteko, eta eredu gisa aipatzen da nazioko enpresen, multinazionalen eta hirugarren herrialdeen interes ekonomikoak ongi asko zaintzen dituelako.
Testuinguru horretan, ez da gure asmoa Kolonbian eta Kolonbiatik gertatzen ari diren lekualdatze behartuen jatorriaren azterketa partekatzea. Kasu hori interesatzen zaigu aukera ematen digulako azterketa estrapolagarriak egiteko eta migrazioen teoria eta asiloa benetako agertokiekin lotzeko.
Globalizazio kapitalistaren eta mugen itxieraren testuinguruan behartutako lekualdatzeei buruzko eztabaida zabalari heltzen zaio, beste agertoki batzuetan birsortzen ari diren praktika batzuen adibide gisa Kolonbiako kasua kontuan harturik.
Dimensión Pedagógicak ebaluatu du proiektu hau. |