Intzidentzia

Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen aurreko agerraldia (2014/10/27)

Honako hauek izan zituen hizpide Alejandro Pulido ikerlari kolonbiarrak:

    • Garapenerako erauzte-eredua pertsonen bizitzan eta beren lekualdatzean izaten ari den zeregina, gerrekin, goseteekin eta beste krisialdi iraunkorrekin batean XXI. mendea ezaugarritzen duen errealitate larrienetako bat baita.
    • Garapenerako proiektu handi batek lekualdatze behartuen alorrean dituen eragin zehatzak, El Quimboko (Huila, Magdalena ibaia, Kolonbia) zentral hidroelektrikoaren kasuaren azterketaren bidez.

CEAR-Euskadik honako gai hauen inguruan dauzkan kezken berri eman zuen Raquel Celisek:

    • Gogo-hertsikeria pertsona errefuxiatu bat zertan den interpretatzeko garaian.
    • Babes bila etortzen direnak etorkintzat hartzea: ‘migrazio ekonomikoa’ deitu dugun horretan ezkutatzen dira biztanleen mugimendu behartu asko.
    • Behartutako lekualdaketa zehazten duten elementuen zehaztapen inklusiboago eta integralago baterantz egiteko urratsak, historikoki diskriminatu egin den ikuspegi bat, eskubide ekonomikoena, sozialena, kulturalena eta ingurumenekoena kontuan harturik, eta asilo-eskubidea bere kontzepzio ‘politikoko’ interpretaziotik deseginik.

HONAKO KONPROMISO HAUEK GALDEGIN ZIREN:

Erakundeen eta eragile politikoen erantzukizuna eskatzen da pertsona migratzaile eta errefuxiatuen kriminalizaziotik pertsonen bizitza babesteko eta haien duintasuna errespetatzeko esparrura aldatzeko. Eta honako hauek eskatzen dira zentzu horretan:

Espainiar Gobernuak lekualdatze behartua eragiten duten DESC-en urratzeetan duen erantzukizunari dagokionez:

    • Inbertsio-politikak bideratu ahal izateko, giza eskubideak errespetatuak izan daitezela.
    • Lizitazioak [1] sortzeko garaian bi esparru zehatz azpimarratzea:
      • Enpresen gaineko kontrola Estatu hartzaileen aldetik.
      • Lankidetza-politika bideratu eta migrazioaren alorreko hitzarmenak sinatu ahal izateko, giza eskubideak errespetatuak izan daitezela (garapenerako lankidetza-mekanismoei arreta berezia eskainiz).

Espainiar legeriari eta legeria betetzeari dagokionez:

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean eta bere Protokolo Fakultatiboan eta berretsita dauzkan giza eskubideak defendatzeko eta babesteko nazioarteko itunetan jasotako xedapenak betetzea, haiek bere barne-zuzenbidearen parte baitira.

 

[1] Administrazio prozedura mota bat dira lizitazio publikoak. Prozedura horren bidez, lehiaketaren bidez, erregistroren batean inskribatuta dagoen eta estatuarentzat baldintza egokienak eta proposamen onenak eskaintzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa aukeratzen dute organo publikoek, kontratu administratibo bat egiteko xedearekin.

WordPress theme: Kippis 1.15