ZEHAR errefuxiatuekink, Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Mundubat Fundazioak nazioarteko deia egiten dugu, Honduras arreta-gune izan dadin, egun hauetan, bereziki; izan ere, herrialde hori hauteskunde-aldian dago, eta horrek aktibisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren gorakada izugarria eragin du, gizarte-erakunde eta -mugimenduek hedatutako informazioen arabera.Horregatik guztiagatik, elkartasun internazionalista funtsezkoa izango da aurten Hondurasko mugimenduentzat.
Hauteskunde-urte honek egiturazko faktore kezkagarriak areagotu ditu: gizarte zibilaren eta eremu publikoenmilitarizazioa; giza eskubideak defendatzen dituzten pertsona, herri-mugimendu eta erakundeen estigmatizazio sistematikoa; eta gizarte-buruzagien eta giza eskubideen defendatzaileen kriminalizazioa etajudizializazioa.
Hondurasko egoera gaitzak nazioarteko arreta erakarri zuen 2016an, bertan erail baitzutenBerta Cáceres, AguaZarca proiektu hidroelektrikoaren aurkako mugimenduari lotutako buruzagi indigena.Krimen hori icebergaren muturra besterik ez da, mugimenduen, aktibisten eta defendatzaileen aurkako indarkeria-maila oso handien testuinguruan. Datuek hala adierazten dute:
- Honduras munduko herrialde arriskutsuenetako bat da herri-mugimenduentzat eta giza eskubideen defendatzaileentzat[1].2016an, 27 defendatzaile hil zituzten, eta haietatik 5ek Giza Eskubideen Batzorde Interamerikanoaren (CIDH) kautela-neurriak zituzten[2].2010etik 2016ra bitartean, 18 izan ziren kautela-neurriak zituzten giza eskubideen defendatzaile erailak.
- 2010etik aurrera, 064 kriminalizazio kasu gertatu dira, giza eskubideen defendatzaileak beldurtzeko, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Behatokiak emandako datuen arabera.Horren adibide argi bat da Bertha Oliva, COFADEH – Hondurasen desagertutako atxilotuen senideen batzordearen koordinatzailea. Giza eskubideen sustapenean ibilbide luzea egin duen emakume hori droga-kartelekin lotzen ahalegindu dira, giza eskubideen alde egiten duen lana belzteko[3].
- Honduras munduko herrialde arriskutsuena da ingurumenaren eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenentzat; izan ere, 101 pertsona erail zituzten 2010etik 2014ra bitartean. Herritarrek parte hartzeko elkarteak (ACI Participa) egindako ikerlan baten arabera, 2016ko maiatzetik urrira lurraldea eta ingurumena babestenari ziren 27 pertsona hil zituzten[4].
- 2009tik 2016ko abuztura bitartean, LGTBI komunitateko 224 kide erail zituzten, agintaritzek eta kolektibo horren eskubideak defendatzen dituzten erakundeek bildutako datuen arabera.
Arestian adierazitako guztiagatik, nazioarteko dei hau egiten dugu, Hondurasen gertatzen ari denari erreparatzeko, eta bertako pertsonen, komunitateen eta kolektiboen aurkako indarkeriaren kausak eta ondorioak salatzeko.
Lagundu manifestu hau hedatzen.
Ez dezagun ahaztu Honduras!
————————————————————-
[1]http://www.omct.org/es/human-rights-defenders/urgent-interventions/honduras/2016/12/d24084/
[2] Boletín PBI Honduras 04, diciembre de 2016.
[3]https://www.amnesty.org/es/countries/americas/honduras/report-honduras/
[4]http://criterio.hn/2016/12/06/27-defensores-derechos-humanos-asesinados-honduras-ultimo-ano/