
Babesa, duintasuna eta eskubideak etorkizun berri baten bila dabiltzanentzat
Gara
Egoera zaurgarrian dauden pertsona errefuxiatuen, aberrigabeen, asilo-eskatzaileen eta migratuen babesarekin konprometituta gaude. Gure lana laguntza integrala eskaintzea da, haien inklusioa eta eskubideen defentsa sustatuz. Euskadin lan egiten dugu, babes bila dabiltzan pertsona guztientzako ingurune harrerailea eta segurua sortuz. Urteen poderioz, komunitate sendo eta solidario bat eraiki dugu, erronkei determinazioz eta itxaropenez aurre egiteko aukera ematen diguna.
Egiten duguna

Harrera
Euskadin nazioarteko babes-eskatzaileen harreran funtsezko erakundea gara.

Aholkularitza Juridikoa
Gure erakundearen ardatz nagusietako bat da. Zuzenbidearen bidez, egoera zaurgarrian dauden pertsona errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratuen errealitatea ulertu eta lagundu dugu, eta gaur egun ere hala egiten jarraitzen dugu.

Gizarteratzea
Egoera zaurgarrian, bazterketan edo bazterketa-arriskuan dauden pertsona errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak eta migratzaileak artatzen ditugu

Ekintza Soziala eta Eskubideen Defentsa
Pertsona errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen eskubideak eta duintasuna defendatzen dituzten politikak eta kanpainak sustatzen ditugu etengabe.
HEMEN GAUDE ZURETZAT
Deitu, idatzi… zure ahotsa entzun nahi dugu.
Ekintzak

Sareginak
Zehar-Errefuxiatuekin-en laborategi kultural berria, artearen bidez narratibak eraikitzeko ikuspegi berria eskaintzen digu.

Intersekzionalitatea
EAEko pertsona errefuxiatuen gizarte- eta komunitate-arreta intersekzional bihurtzeko sare-lana sustatzeko proiektua.

lAGORAtorio
Hausnarketa eta eraikuntza kolektiborako espazioa, non pertsona errefuxiatu, migratu eta arrazializatuek eguneroko diskriminazioak identifikatzen eta gizarte justuago eta inklusiboago baterako proposamenak egiten dituzten.
Gure lana zenbakietan
425
Pertsona hartuak Bilboko harrera-pisuetan eta Oñatiko Larraña Etxea eta Tolosako Zuloaga Txiki zentroetan.
2.546
Pertsona artatu eta orientatu dira, haien egoera eta beharrak aztertuz.
1.160
Pertsonari lagundu zaie nazioarteko babes-eskaeretan eta atzerritartasun prozesuetan.
27
Erakunde publiko eta pribatu gure lana babesten ari dira.
21
ekimen aurkeztu eta babestu dira, erakunde publiko eta pribatuek gure mandatua sinetsita.
Ikasi

Arrazakeriaren aurkako koadernoa etxebizitzaren alokairuan

Profil etnikoaren araberako polizia-identifikazioen aurkako tresnak

Banku-praktiketako finantza-bereizkeriaren eta arrazakeriaren aurkako tresna

Pertsona errefuxiatuen kontratazioari buruzko informazio erabilgarria
“Gaur egun urratzen diren giza eskubideak dira biharko gatazken arrazoia.”
Mary Robinson, irlandar politikaria eta abokatua
Esta pasando



Hau gertatzen ari da
Estar al día también es una forma de ayudar
- Urtarrileeko buletina 2005
- Otsaileko buletina 2025