El Toque

Espainolez dago eskuragarri.
Orri nagusian, gaurkotasuneko bideoak, blogariak eta gaiak ageri dira. Besteak beste, LGTB eskubideak Latinoamerikan zertan diren erakusten diguna nabarmen dezakegu.
Giza Eskubideen erlaitzak zerrenda luze bat dauka, artikuluz, elkarrizketaz, irudiz, audioz eta lotutako gaiei buruzko bideoz osatua. Zerrendak ez dio inolako ordenari jarraitzen. Beste hainbat gairen artean, honako hauek nabarmentzen dira: emakumeen mutilazio genitala, aitzakiarik gabe; edota feminizidioak Chiapasen, erailtzen duten maitasunak.

Honi buruz...

RNW (Radio Netherlands Worldwide), El Toqueren ekoizlea, komunikabide independente bat da, Txinan eta Saharaz hegoaldeko Afrikan, Latinoamerikan eta mundu arabiarrean lanean diharduena. Adierazpen-askatasuna defendatzen eta sustatzen du, kazetaritza independentearen eta komunikabide berrien erabileraren bitartez.